|
|

Hotel Olazal, Donosti hiritik gertu
Tradizioa eta modernitatea elkarrekin bizi dira hiriburu txiki eta eder honetan. Belle Epoque garaiko printzaz blaitutako hiriak goi mailako kultur agenda du: Nazioarteko Zinema eta Jazz jaialdiak, Aste Nagusia eta Danborrada dira aipagarrienak.Donostia ezagun da pintxoengatik ere. Bertako sukaldaritza eta sukaldariak ospe handikoak dira mundu guztian eta horrek aberasten du Donostiako eskaintza gastronomikoa.
Paisaia, kantauriko itsasoaren indarra, Kontxako badia, hiru hondartzak, parke eta lorategiak… elkarrekin bizi dira arkitektura tradizional, erromantiko eta gaurkotuarekin. Donostiako alde zaharra, Kontxa pasealekua, Kursaal Jauregia, Aquariuma edo Chillida Museoa ezagutzea gomendatzen dizugu.





