Olazal Hotel-Jatetxea 2010. urteko martxoan ireki zen bezeroari zerbitzu emateko bokazio argiz. Edertasun berdingabeko ingurune naturalean jarritako instalazioak ezin egokiagoak dira edozein modutako ekitaldiak prestatzeko, enpresa mailako bilerak gauzatzeko, familia ospakizunetarako, baita bisitariek ostatu hartu edo atseden eta gastronomia egunez atsegin hartzeko ere.
Gipuzkoaren erdi-erdian gaude, Gipuzkoaren bihotzean. Txindoki eta Aralar mendi tontorretako ikuspegi ikusgarriez inguratuta. Naturaz gozatuko duzu eta gonbidatuak txunditurik utziko dituzu bertako lasaitasunak erakarrita.
Olazal Hotel-Jatetxeak honako ezaugarriak ditu:
- 16 logela eroso, funtzional eta moderno. Gehienek dute mendietara bista. - Eskaintza ugaridun jatetxea: garaiko produktudun karta, eguneko menua, asteburuko menua, taldeentzako menua, ospakizun berezietarako menua. - Egongela pribatua otorduetarako eta lan bileretarako (60 lagunentzako tokia du). - Jatetxeari jarraipena egiten diote bi terraza ederrek. Ingurune eroso eta zaindua denez, aperitiboak egiteko ezin egokiagoak dira. - Aparkaleku zabala bertara datorrenarentzat.
|